XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

berogarririk gabe ibiltzeko sasoian gaudela pentsatzea; horrek egoerarik absurduenera eraman baikaitzake: arrakastaren eraginez hiltzera.

Aurrera egin dugula eta oso aurrera, gainera ontzat emanda ere, onartu dezagun bada, baita ere, egoera larrian gaudela oraindik; baina lotsarik gabe, onartu; gutxirako izango delakoan, eta ahultasunak disimulatzen ibili gabe.

Besterik esatea nahi nuke, baina iruditzen zait, normalak garela uste, eta gorputzari mihiari zehatzago (eta zehatzago, a la lengua, a la langue) bere kabuz utziko bagenio, eta tabu zaharrak hautsiko balira zenbait egoeratan erdararik ez erabiltzekoa, adibidez, euskararen erabilerak periloski egingo lukeela behera.

Berriki adierazi du Ibon Sarasolak kualitatiboki zer ekarriko liokeen hegoaldeko euskarari, iparraldekoa galduko balitz.

Baina auskalo zer gertatuko litzatekeen beren artean erdara erabiltzen duten pertsona nagusiek beren euskara patala haurrekin eta zakurrekin, zailtasunez bada ere, hitz egiteko gordetzen dutenek, bat-batean, tabua hautsi edo galdu dela eta zilegi baleritzote horiekin ere erdaraz jarduteari.

Normaltasunean normal da norberari erabilgarriena gertatzen zaion hizkuntza erabiltzea, eta desiragarria ere bai, mila arrazoirengatik, tabu linguistikoen gainditzea; mugak haustea kreatzailea da, baina, jakina, beste batzuetan kaosa dakar ondorio.

Gure zenbait tabu linguistiko haustea, haurrekin eta zakurrekin eta, neurri batean, tabernetako zerbitzariekin, ez dakienak ere euskara erabiltzeko obligazioa galtzea, ez dut esango intzestuarena haustearen parekoa litzatekeenik